Gaur ospatu dute Aspace Eguna Donostian, eta Gipuzkoa Aspaceko hainbat guraso eta ikasleek elkarretaratzea egin dute; izan ere, ikasturte honetan 33 eskola-egun gutxiago izango dituzte eskola egutegian, eta egoera lehengoratzeko eskatu dute. Gainera, adierazi dute pasa den ikasturtean murrizketak izan zituztela garraioan ere. Debagoieneko Aspaceren zentroetako 3 eta 20 urte bitarteko hamar ikasleri eragiten diete murrizketek: zazpi Bergarako zentrokoak dira eta hiru Eskoriatzakoak.
2025 urr 03 Bergara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.