Goienak bat egin du Albisteen Nazioarteko Egunarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 26a, 13:00

Konfiantzazko informazioaren eta hedabideen zein kazetarien zereginaren garrantzia azpimarratzea ditu xede.

Domekan, hilak 28, aldarrikatuko da Albisteen Nazioarteko Eguna. Urtetik urtera gero eta hedabide gehiago biltzen dituen mundu mailako ekimena da, eta Goienako zuzendaritzak bat egin du kazetaritzaren balioa areagotzea helburu duen sentsibilizazio kanpainarekin. Aurtengo leloa honako hau da: Egia hautatu. Gertaerak  hautatu. Kazetaritza hautatu.

Hain zuzen, arreta eman nahi zaio kazetariek herritarrei eta demokraziari zerbitzatzen dieten albiste eta informazio fidagarriak emateko duten rolari. "Goienaren balioek bat egiten dute ekimenak bultzatzen dituenekin. Sinistuta gaude konfiantzazko informazioa dela kazetaritzaren zeregina", adierazi du Goienako zuzendari nagusi Iban Arantzabalek.

Komunikabide independenteen erakundeak eta elkarteak konektatzea, elkarte berrien sorrera sustatzea, komunikabide eta elkarte independenteen interesak ordezkatzea eta sentsibilizazio kanpainak egitea ditu helburu ekimenak.

Identifikatu eta babestu

Faltsua edo manipulatua den informazioa sinesgarri eta fidagarri bihurtzeko aukerak handitu diren garaiotan, garrantzitsua da konfiantzazko hedabideak eta kazetaritza identifikatzea eta babestea.

Hain zuzen ere, Goienak bakoitzaren neurrira egokitzen diren kidetzak garatu ditu: kidetza Pertsonala, kidetza Digitala eta Etxekoak kidetza. Orain, gainera, 2025 bukatu arte kidetza doan izango da 2026ko kuota ordainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak