Espainiako futbol ligaren blokeoak arazoak sortarazi ditu GOIENA.EUSen

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 25a, 15:23

Futbol partidek iraun artean, irudiak ezin izan dira ikusi azken asteotan, tarteka, Tokikomen parte diren hedabideen webguneetan. CodeSyntax enpresa egoera hori konpontzen dabil. 

Espainiako futbol ligak, La Ligak, epai bati esker, udaberrian lortu zuen Cloudflare kontratatuta duten webguneak blokeatzea, zuzeneko partiduen emankizunak ekiditeko, futbola pirateatzeko erabiltzen baitute zenbaitek; bada, horrek eragin zuzena du Tokikomen parte diren hedabideetan, plataforma hori baitabilkie irudiak katxeatzeko eta erabiltzaileei edukia azkarrago zerbitzatzeko. "Ez beti, ez partidu guztietan, ez erabiltzaile guztiendako..., baina azken hamabost egunotan webgune batzuk irudirik gabe gelditu dira, tarteka", adierazi du Tokikomeko hedabideei zerbitzua ematen dien CodeSyntax enpresako talde teknikoak; eta hain zuzen ere, hori gertatu da goiena.eus atarian ere.

CodeSyntax egoera konpondu nahian dabil, eta jakinarazi du garapen txiki bat hedatu dutela Tokikomen parte diren hedabide guztietara, mozketa horiek saihesteko. Hala ere, ohartarazi du jarraipena egin beharko dela, mozketak "puntualak eta arbitrarioak" izaten direlako, CloudFlareko zerbitzu guztiak eteteko eskubidea baitute La Ligako partiduak dauden bakoitzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak