Arazoaren jatorria dago LaLiga elkarteak hartutako neurri batean, zuzeneko partiduen erretransmisio piratak ekidin eta bere etekin ekonomikoak babesteko. Atzeman du horietako asko Cloudflarek eskaintzen duen zerbitzuan ezkutatzen direla. Horregatik, operadoreei eskatu die Cloudfare kontratatuta duten webguneak blokeatzeko. Beto eskaria onartu egin dute operadore batzuek; Masmovilek, adibidez —haren zerbitzua erabiltzen du Euskaltelek—. Ondorioz, gerra horrekin zerikusirik ez duten webgune askori ere egin diote kalte, horien artean daude Tokikomekoak, baita Goiena ere.
Goienak barkamena eskatu nahi die blokeoa pairatzen ari diren erabiltzaile guztiei. Tokikomen eta Plataformaren zerbitzua mantentzen duen CodeSyntax enpresako talde teknikoak lanean ari dira arazoari aurre egiteko, eta ahal den eraginik txikiena izateko. Bien bitartean, arazoa duzuen erabiltzaileok VPN zerbitzuren bat erabil dezakete, konexioa Espainiar Estatutik kanpokoa dela simulatzeko.