Lehen sektorean diharduten hemeretzi gazte lagunduko ditu GazteNek programak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 10a, 15:43

GazteNek programaren aurkezpena, gaur, Zarautzen. Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia.

21 eta 38 urte arteko gipuzkoarrak dira parte-hartzaileak, sektorean lehen aldia dutenak edo familia-proiektuen lekukoa hartzen dabiltzanak, eta tartean da antzuolar bat.

Lehen sektorean diharduten hemeretzi gazte lagunduko ditu GazteNek programak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Hain zuzen ere, 842.907 euro bideratu dituzte ekimen horretara, parte-hartzaileei bost urtez laguntza tekniko-profesionala emateko; denbora tarte horretan, gainera, prestatzaile batekin lan egiteko aukera dute euren enpresa-proiektua garatzeko eta ezartzeko. "Belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea da lehen sektoreak Gipuzkoan eta Euskadin duen erronka garrantzitsuenetako bat, eta, beraz, GazteNek programaren eta haren onuradunek egiten duten lana ezinbestekoa da landa ingurunearen etorkizunerako", adierazi du Eider Mendozak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak.

2005ean jarri zuten martxan programa, eta 21. edizioa beteko du aurten. Gaur-gaurkoz, 362 gipuzkoarrek jaso dute laguntza euren familia-ustiapenen kudeaketa bere gain hartuz edo nekazaritza eta abeltzaintzako proiektuak abian jarriz, eta Foru Aldundiak zehaztu du programa horrek lagundutako proiektuen %90ek bizirik jarraitzen dutela. "GazteNek-ek laguntza eskaintzen die testuinguruko ekonomiko zail batean apustu pertsonal eta profesionalak erabakitasun handiz eta berrikuntza dosi handiekin egiten ari diren gazteei; hala, gure lurraldeari ekarpen hori egiten dionak errekonozimendu eta ordainsari justua merezi du bere lanagatik", erantsi du Mendozak.

Askotariko proiektuak 

Programara aurkeztutako proiektuei dagokienez, emandako datuen arabera, haragitarako behiak haztera bideratutakoak nabarmentzen dira bereziki, eta, ondoren, honako hauek: esnetarako behien abeltzaintza, ardien hazkuntza, erlezaintza, txanpiñoien laborantza, mahastizaintza, frutagintza eta erruteko hegaztiekin lotutako lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak