Urrezko eta brillantezko intsigniak jaso dituzte Lopez Rekartek eta Arantzabalek

Mirari Altube Arrese 2025ko mai. 5a, 13:09

Realaren eta Athleticen arteko derbia hasteko, atzo gauean, kamiseta txuri-urdinarekin historia egindako lau jokalari omendu zituen Realak, horien artean bi debagoiendar: Aitor Lopez Rekarte arrasatearra eta Agustin Arantzabal bergararra. 

Urrezko eta brillantezko intsigniak jaso zituzten, Alberto Lopez eta Oscar de Paularekin batera. Klubarekiko izan duten "konpromiso eta fideltasunagatik" banatu ditu Realak intsignia horiek: "Gure kirolari ospetsuenetako batzuekin zorra daukagu. Realean arrastoa utzi zuten futbolari batzuen ibilbidea aho batez aitortzeko aukera dugu", zioten ekimena iragartzerakoan.  

Hamarkada bat baino gehiago Realean izandako bi debagoiendarrek 300 partidu baino gehiago jokatu zituzten: Arantzabalek, 353 eta Lopez Rekartek, 338. Bi jokalariak harro eta pozik agertu ziren. Realeko zein Athleticeko oraingo jokalari eta kideen babesa jaso zuten, eta bereziki, zaleen txalo zaparrada handia.

(Irudiak: Real Sociedad)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak