2019an sortu zen Ehun ekimena, Kataluniako prozesu independentistaren ondotik eta sei urte hauetan burujabetza iraultzaren kontzeptua landu du, herritarren eskubideak praktikan jartzeko deia eginez: "Patriarkatuak, kapitalismoak, Espainiak eta Frantziak lapurtu dizkiguten burujabetzak berreskuratzen hasteko ordua iritsi dela errepikatu dugu".
Plentziako Udala izan zen lehen erakundea Euskal Errepublikako parte zela aldarrikatzen. "Plentziako mozioak herritar askoren ilusioa piztu zuela ikusita, azken urte hauetan saiatu gara mozio hauek Euskal Herriko herri gehiagotara eramaten", adierazi dute agurrean. Hala, bide hori aurrera eraman nahi du mugimenduak beste herri batzuetara mozioak zabalduta; zehazki, Euskal Herri osoko 101 herritan independentzia mozioak erregistratu dituzte. Tartean, Arrasaten, Aramaion, Oñatin eta Aretxabaletan.
Dena den, apiriletik aurrera mugimendua desegin egingo dutela iragarri dute: "Elite independentistaren ezekoak suposatu duen lan gehigarriari aurre egiteko Ehun ez da nahikoa izan. Lana izugarri zaildu digute. Horregatik, lan hau bakarrik ezin dugula aurrera atera onartuta, Ehun itzaltzea erabaki dugu". Eta, ondokoa gaineratu dute: "Ehunek bide bat erakutsi du. Herritar guztioi dagokigu Euskal Errepublikaren aldeko urratsak ematea".
Martxoaren 26an Durangon eta apirilaren 16an Gasteizen izango dira. Udaletxe horietako Osoko Bilkuretan Ehunen mozioa eztabaidatu eta bozkatuko dute.