Debaldeko etxebizitza asanbladak lehen batzarra egin zuen atzo, hilak 13, Arrasateko Irati Topagunean, "lantokietan nola, etxebizitzaren eremuan ere ekintza sindikalaren bidez patronalari aurre egiteko" asmoz, LAB sindikatuaren hitzetan. Zehaztu dutenez, asanbladaren bidez, LABeko afiliatuek "etxebizitzarekin dituzten arazoak borrokatzeko aukera" izango dute, "etxebizitza larrialdia euskal langileok pobretzeko lehen mailako arazoa" dela iritzita: "Ezer egin ezean egoerak okerrera egingo du. Etxebizitza patronalari kontrabotere sindikalismoaren bidez aurre egiteko deia luzatzen dugu". Hala, datorren asanblada hiaren 20an, eguenean, izango da Eibarren, 18:30ean.