LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du Espainiako Kongresuak

Julen Murua Mesonero 2025ko ots. 13a, 09:55

Errege Lege Dekretua onartzeak LagunArori izaera berezitua ematen dio 2023tik indarrean dagoen autonomoen kotizazio-sisteman.

Kongresuak atzo baliozkotu zuen Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseiluak urtarrilaren 28an onartu zuen 1/2025 Errege Lege Dekretua. Dekretuaren edukia 2024ko abenduaren 23an Ministroen Kontseiluak onartutako 9/2024 Errege Lege Dekretuaren berdina da; osetan, 2025eko urtarrilaren 22an, Kongresuak baliozkotu ez zuena. Era horretara, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) sartuta dauden kooperatibetako bazkideei, sistema publikoaren osagarria den kooperatiba-arteko prestazioen sistema bat badute, ez zaie aplikatuko 2023an indarrean jarri zen kotizazio eredu berria (hori da LagunAro BGAEren kasua).

Dekretua baliozkotzearen balorazio "oso positiboa" egin dute Mondragonek eta LagunArok, "berezitasuna aitortzen duelako eta argitzen duelako kapital higigarriaren errendimenduak ez direla kontuan hartu behar kotizazio-oinarria zehazteko orduan".

EAJ, "asebeteta"

Idoia Sagastizabal diputatu "ospatu" egin du "Kongresuak urtarrilaren 23an atzera bota ziren neurri batzuk babestu izana". Gainera, aldarrikatu du atzo onartu zela "gizarte aurreikuspeneko tratamendu bereizia, 2023an indarrean sartu zen autonomoen kotizazio sistema berria aplika ez dakion, sistema hau arriskutan jarriko bailuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak