LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak

Txomin Madina Milikua 2024ko abe. 24a, 10:26

Modu horretan, LagunAro BGAEren bazkide direnei ez zaie aplikatuko 2023ean indarrean jarri zen kotizazio eredu berria. Erakundetik “oso balorazio positiboa” egin dute onartutakoari buruz.

Espainiako  Ministroen Kontseiluak atzo onartu zuen Errege Dekretu baten ondorioz, Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian (RETA) dauden kooperatibetako bazkideei, sistema publikoaren osagarri den prestazio sozialetarako sistema interkooperatibo bat badute, ez zaie aplikatuko 2023an indarrean jarri zen kotizazio eredu berria. Horixe da LagunAro BGAEren ksua. 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera izango du eragina neurriak.

Errege Lege Dekretu hori hilabeteko epean baliozkotu behar du Espainiako Kongresuak. Hori aintzat hartuta, LagunAro BGAEtik adierazi dute eurek egindako eskaerei erantzuten dien neurrian, hau da, "berezitasuna aitortzea eta kapital higigarriaren etekinengatik kotizatzeko beharrik ez izatea",  balorazio "oso positiboa" egiten dutela onartutako testuari buruz. Azaldu dute era berean, behin betiko testua izatean. LagunAro BGAEren Kontseilu Errektoreak landu beharreko hurrengo urratsak baloratuko dituela eta kooperatiba guztiei jakinaraziko zaiela lehenbailehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak