Hilaren 21ean, martitzena, Programaketa vs. Kultur proiektua: nola diseinatu berrikuntza sozialerako kultur proiektu bat? mahai-ingurua egingo dute arratsaldeko zazpietan hasita Aretxabaletako Zaraia aretoan. Bertan hartuko dute parte Ixiar Garciak, Jon Sarasuak eta Maialen Akizuk.
Bestalde, kamera aurreko antzezpena lantzeko tailer intentsiboak antolatu dituzte urtarrilak 25-26 nahiz otsailak 1-2 asteburuetarako. Oñatiko Eltzian izango dira saioan 10:30etik 19:00era bitartean. Tailer osoaren prezioa 40 eurokoa. Parte hartzeko: dantzerkiplat@gmail.com.