Debagoieneko Antzerki Plataformak irakasleei zuzendutako antzerki tailerra antolatu du eta Borja Ruizek lagunduta, antzerkiaren oinarrizko elementuak aztertuko dituzte. Besteak beste, gorputza, ahotsa eta emozioa pertsonaiak sortzeko erraminta bezala; organikotasuna lortzeko inpultsu bezala; adimena; talde konposaketa, edota espazioaren eta denboraren moldaketa. Hori guztia eszena zehatzetan lagunduta.
Saio bakoitza bi ataletan banatuko da. Lehenengoan, "parterik mardulenean", ariketak eta sorkuntzak uztartuko dituzte. Bigarrengoan, egindakoa aztertuko dute, ariketa eta proposamen ezberdinen atzetik dauden helburuak eta asmoak azaleratuz.
Ikastaroko egutegia
Saioak Oñatiko Eltzian izango dira, eta urte osoko prezioa 250 euro da. DAPen webgunean eman behar da izena. Irailaren 21ean eta 22an 12 orduko ikastaro trinkoa egingo dute 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Hala, urritik ekainera, jarraipen saioak egingo dituzte hilean behin. Larunbatak dira egun guztiak eta 10:00etatik 14:00etara elkartuko dira honako egunetan: urriak 5, azaroak 16, abenduak 14, urtarrilak 18, otsailak 15, martxoak 15, apirilak 12, maiatzak 17 eta ekainak 14.