TFG-TFM Mondragon sariak banatu dituzte

Imanol Beloki Unamuno 2024ko aza. 29a, 17:39

TFG-TFM Mondragon sarien hirugarren edizioko saridunak.

Erronka eraldatzaileei irtenbideak proposatzen dizkieten unibertsitateko hamar lan saritu ditu Mondragon Unibertsitateak. Guztira, 57 lan bildu dira, eta, Mondragonekek 23.750 euro banatu ditu eskudirutan bost kategoria tematikoetako irabazleen eta zeharkako bi kategorietako irabazleen artean.

2024ko TFG-TFM Mondragon sarien hirugarren edizioak parte-hartze errekor guztiak hautsi ditu, 305 parte-hartzailerekin, aurreko edizioan baino % 20 gehiago. Aurkeztutako lan guztietatik, 17 unibertsitate ezberdinetako 52 finalistek bost sariak jasotzeko aukera izan dute gaur, azaroak 28, Soraluceko (Bergara) instalazioetan egin den ekitaldi batean.

Deialdiak 57 unibertsitatetako lanak bildu ditu, besteak beste, Euskal Herriko unibertsitate nagusietakoak (EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, IMH, NUP eta Tecnun), Espainiako Estatuko 25 hiritako 47 unibertsitatetakoak eta Brasil, Chicago, Norvegia eta Suediako 4 nazioarteko unibertsitatetakoak.

Sarituen zerrenda

● Eraldaketa digitalaren Danobatgroupsaria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika. Lehenengo saria: Mario Sanz Guerrero. Peak Attention U-Net: Attention-Enhanced ECG Delineation Model for Peak Detection (Universidad Politécnica de Madrid). Bigarren saria: Enrique Queipo de Llano Burgos, Marius Ciurcau eta Alejandro Paz Olalla. Inteligencia Artificial Explicable para el reconocimiento de fracturas de cadera (Universidad Complutense de Madrid).
● Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGONsaria: talentua, aniztasuna eta inklusioa. Lehenengo saria: Natale Armendariz. The inclusive everyday essentials | Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbs (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid).

● Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldearen saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa. Lehenengo saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea). Bigarren saria: Juan Pedrero Alegría. Diseño de soluciones de flexibilidad para escenarios de alta electrificación urbana (Universidad Internacional de La Rioja).

● Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea. Lehenengo saria: Iñigo Azcárate Urrutia. Mode Choice Modeling for Sustainable Regional Commuting using Machine Learning: A Case
Study in Gipuzkoa, Spain (Universidad de Navarra). Bigarren saria: Mercè Amich Vidal. Clean vehicle ownership: implications for effective policy interventions (Euskal Herriko Unibertsitatea -UPV/EHU-).● Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko. Lehenengo saria: José Antonio Luque Salguero. Optimización global de modelos de Media-Varianza-Sostenibilidad multiagencia para gestión de carteras (Universidad de Málaga). Bigarren saria: Maria Jose Preciado Leyva. Una aportación a la sostenibilidad social del seguro de salud en España. Seguro de asistencia sanitaria con reservas de envejecimiento (Universidad Carlos III de Madrid).

● Proiekturik berritzaileenari IKERLAN saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje  e apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid). 2500€.
● Euskaraz burututako lanik onenari EIKA saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea). 2500€.

Aurreko edizioetan ez bezala, aurten Euskadin eta hemendik kanpo garatutako proiektuen kopurua antzekoa izan da, eta sariak Estatu mailako eraldaketa eta berrikuntza eragile gisa finkatu dira. 151 TFG eta TFM izan dira Estatuko eta nazioarteko unibertsitateetatik etorritakoak, eta 154 Euskal Herriko unibertsitate nagusietako ikasleek
aurkeztutakoak.

Guztira 23.750 euro banatu dira ekimen honetan, XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten TFG edo TFMak aitortzeko. 12 sari izan dira eskudirutan, bost kategoria tematikoetako bakoitzeko bi (2.500 euro lehen sarirako eta 1.250 euro bigarrenerako) eta zeharkako bi kategorietako bakoitzeko bat (2.500 euro).

Azken erabakia hainbat kooperatiba, zentro teknologiko, enpresa, lurralde eragile eta unibertsitatetako 57 profesionalek osatutako epaimahai baten esku egon da, eta talentu gazteak erronka horiei ikuspegi berritzaile, jasangarri eta pertsonengan oinarritutako ikuspegi batetik heltzeko duen gaitasuna baloratu dute.

Sari-banaketa bat baino askoz gehiago

MONDRAGON TFM-TFG sariek ez dute ohiko sari banaketa izan nahi, talentu gaztearen eta haren bila ari diren profesionalen arteko topagune baizik. Horrela, eta edizio berri honetako berrikuntza gisa, lehen InpaktuDay egin da, finalistak eta sariak babesten eta sustatzen dituzten eta ekitaldira joan diren kooperatibetako hogei pertsona batzeko balio izan duen esperientzia.

Jardunaldian, gazteek aukera izan dute beren kooperatibetan XXI. mendeko erronkei heltzen ari diren profesionalekin ideiak, esperientziak eta galderak partekatzeko. Halaber, Orbea, Laboral Kutxa eta Fagor Arrasateko instalazioak bertatik bertara ezagutu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak