ZAPATUA 30
- Eskoriatza: Bertso saioa Hankamotz bertso eskolako
kideen eskutik. Ostean, Tio Teronen semeak, haurreskolari
ikuskizuna.
Fernando Eskoriatza plazan, 13:00etan. - Eskoriatza: Kantu bazkaria. Leirek eta Dorletak girotuko dute
bazkalostea.
Fernando Eskoriatza plazan, 15:00etan. - Eskoriatza: Hamarratz taldea. Oñatiko taldearekin dantzaldia.
Fernando Eskoriatza plazan, 20:00etan. - Eskoriatza: Pineapple Sweet DJak. Emanaldia egingo dute.
Inkernu tabernan, 22:00etan.
DOMEKA 1
- Aramaio: Herri lasterketa. 11:00etan izen-ematea zabalduko dute eta 12:00etan hasiko da
lasterketa, herriko kaleetan.
Bizente Goikoetxea plazan. - Oñati: Idoia Asurmendi. Aramaioko musikariak De amar y desandar diskoa aurkeztuko du.
Sarrerak, hamar euro.
Gaztelekuan, 12:00etan. - Antzuola: Aurpegi margotzeak. Umeendako tailerrak. Gainera, pankartak ere egingo dituzte.
Zurrategin, 12:30ean. - Antzuola: Kneecap pelikula. Rich Peppiatten filma.
Torresoroan, 18:00etan. - Oñati : Hemen ez du inorkordaintzen antzezlana. Dario Foren lan ezaguna taularatuko du Arrasateko Doke Antzerki Taldeak. Sarrerak, hamar euro.
Santa Anan, 19:00etan.
MARTITZENA, 3, EUSKARAREN EGUNA
- Bergara: Kalejira. Kalejira koloretsua egingo dute Aranzadi Ikastolako kideek. Haur
Hezkuntzatik batxilergora arteko ikasleek eta irakasleek.
Seminarixoan, 10:45ean. - Oñati: II. Appa Hi lehiaketa. Herriko Ikastetxeetako DBHko laugarren mailako ikasleek hitanoa praktikatuko dute, Appa hi! aplikazioko lehiaketan.
Gaztelekuan, 11:30ean. - Oñati: Egun zoragarriak antzezlana. Pabellon 6 gazte konpainiaren antzezlana, ikastetxeetako batxilergoko ikasleentzat bakarrik.
Santa Anan, 12:00etan. - Bergara: Berriketa-plaza. Euskararen gaineko esperientziak jasotzeko berriketa-plaza bilakatuko dute udaletxeko osoko bilkuren aretoa.
Osoko bilkuren aretoan, 17:00etan. - Antzuola: Dantzaldia. Erromeriarekin batera, Euskararen Eguneko lelo lehiaketako irabazlea jakinaraziko dute.
Herriko Plazan, 17:30ean. - Oñati: Euskal kantuen saioa eta txokolate-jana Ikastetxetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute, debalde. Ikasleek bizkotxoak salduko dituzte, bi eurotan.
Herriko Plazan, 18:00etan. - Aretxabaleta: Euskara Planari ekiteko batzarra. Hausnarketa-batzordea eratuko
da herritarrekin bat.
Arkupen, 18:00etan. - Aretxabaleta: Tonbola, Ixotu taldearen eskutik.
Durana kalea, 16:30ean. - Oñati: Egun zoragarriak antzezlana. Pabellon 6 gazte konpainiaren antzezlana, herritar guztiendako. Debalde da, baina gonbidapena hartu behar da.
Santa Anan, 19:00etan. - Bergara: Euskaraz bizitzeko, euskararen errepublika hitzaldia. EHEko Intza Gurrutxagak, gazte euskaltzale Maialen Arteagak eta Alex Arteaga musikariak egingo dute berba. Ondoren, luntxa.
Arrano tabernan, 19:00etan.
EGUAZTENA, 4
- Antzuola: Feminismoa eta euskara hitzaldia. Euskalgintzako Kontseiluko idazkari
nagusi Idurre Eskisabelek eta Jakin aldizkariko zuzendari Lorea Agirrek egingo dute berba.
Olaranen, 18:00etan. - Arrasate: Azken portuko postdatak liburuaren aurkezpena. Asel Luzarragak eta John Anduezak elkarren artean idatzitako liburua aurkeztuko dute.
Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, 19:00etan.
EGUENA, 5
- Aretxabaleta: Euskararen Eguneko ospakizuna. Loramendi euskara elkarteko kideek,
txalapartariak eta bertsolariak lagun hartuta, egunerako prestatutako adierazpena irakurriko dute, eta, bukatzeko, txokolatea banatuko diete elkartutako guztiei.
Udaletxe zaharrean, 18:00etan