Kooperatibak: gehigarri berezia

ULMA, pertsona guztien garapen pertsonalarekin eta profesionalarekin konprometituta

Babestutako edukia 2024ko urr. 31a, 09:00

Ongizate handiena sortu nahi du ULMAk langileentzat; kontziliazioa sustatuz, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako lan giroan.

ULMA betidanik egon da oso konprometituta Debagoieneko enpleguarekin. Hala ere, konpromiso horrek historiako erronka handienetako bati egin beharko dio aurre gaur egun: talentu gaztea erakartzea.

Zer bilatzen dute gazteek? Zer eskaini dakieke erakartzeko? Eta, batez ere, zer egin dezakete enpresek haien beharrak asetzeko? Galdera horien aurrean, ULMAko eredu sozial, ireki, dinamiko, ekintzaile eta kooperatiboa balio segurua da. Pertsonengan oinarritutako proiektu berritzaileen bidez lan aukerak eskaintzen dituen eredua da.

ULMAn lan egitea

ULMAn lan egiteak profesional gisa eta pertsona gisa garatzeko eta garapen sozialerako aukerak eskaintzen dizkizu. Irauteko bokazioa. Espiritu horren ondorioz, konpromiso argia dugu ULMA Taldea osatzen duten pertsona guztien garapen pertsonal eta profesionalarekin.

Ongizate handiena sortu nahi dugu haientzat, kontziliazioan eta berdintasunean, hurbiltasunean eta errespetuan oinarritutako lan giroa sustatuz, eta etorkizuneko perspektiba zabalak dituzten sektore industrialetan karrera profesional iraunkorra eta gogobetegarria eraiki ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak jartzen ditugu haien eskura.

ULMAk, bere historia osoan, beti izan du konpromiso irmoa ingurunearekin eta gizartearekin. Gizartea aldatu egin da 60 urte hauetan, baina gure asmoa hasierakoa bera da oraindik ere: gizartetik jaso duguna itzuli nahi diogu gizarteari. Konpromiso hori zabaltzeko, eremu askotan, hala nola garapenerako lankidetzan, gizarteratzen, kirolean, kulturan, euskararen arloan, berdintasunaren arloan eta hezkuntzaren arloan diharduten entitate eta erakundeei laguntzen diegu, eta haiekin elkarlanean aritzen gara.

ULMAk ematen du 9 negoziok osatutako talde kooperatibo eta industrial batean lan egiten hazteko eta ikasteko aukera.

Osasuna eta ongizatea

Eta ULMA osatzen duten pertsonen bizitza ere hobetu nahi dugu, gure langileen interesekoak diren osasunari eta ongizateari buruzko hainbat gairi buruzko ikastaro, tailer, hitzaldi eta prebentzio kanpainetara joateko aukera eskainiz. Horrek guztiak, ULMA Taldeko Osasun Zerbitzuak bultzatuta, arreta medikoa emateaz gain, bizimodu osasungarria ere sustatzen du eta.

Egunetik egunera hobeak izatea gustatzen zaigu, eta, horregatik, ikaskuntzan eta berrikuntzan zentratzen gara. Erronkek ez gaituzte geldiarazten, eta beti gaude ideia berrietara irekita. Horren ondorioz, prozesu industrialak optimizatzeko eta teknologia berriak inplementatzeko proiektu aitzindari ugari abiarazi ditugu. Gure formulak esperientzia eta berrikuntza batzen ditu.

Enpresa sustapen eredu honek oraindik ere fruituak ematen ditu, eta horrek eraman du ULMA berarentzat erabat berria den esparru batean sartzera: osasunaren esparrura, hain zuzen. ULMA Medical Technologiesen eskutik irudiak hartzeko ekipoez, datu medikoen plataformez eta adimen artifizialeko hainbat algoritmoz osatutako soluzioak garatzen dira, oftalmologiako gaixotasunen diagnostiko medikoa eta detekzio goiztiarra errazago egiteko.

ULMAn lan egiteak profesional eta pertsona gisa garatzeko eta garapen sozialerako aukerak eskaintzen dizkie langileei.

Industriala eta nazioartekoa

ULMAn lan egiteak, hau da, bederatzi negoziok osatutako talde kooperatibo eta industrial batean lan egiteak hazteko eta ikasteko aukera paregabea ematen du hainbat sektore industrialetan. Hori guztia soluzio industrialak garatzen onenak diren eta esperientzia handien duten profesionalen eskutik, sei hamarkada baino gehiagoan ULMA soluzio industrialen garapenean talde sozioenpresarial nagusietako bat bihurtu duten profesionalak baitira.

Eskualdean oso errotuta egotea ez da nazioartean erreferente izateko oztopoa guretzat. 81 herrialdetan gaude, eta planetako edozein bazterretara daramatzagu gure soluzioak. Nazioartean egotea, taldea sektore askotara iristea eta barruan talentua sustatzeko dugun politika direla-eta, aukerarik hoberena gara karrera profesional bat egin nahi dutenentzat.

Etorkizuneko industria eraikitzen ari gara, ikuspegi sozioenpresarialetik gure ingurunean eragin positiboa izaten jarraitzeko. Pertsonen, garapen profesionalaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure produktuak eta soluzioak Oñatitik munduko edozein lekutara eraman eta han gauzatu ahal izateko.

Gure DNA kooperatiboak pertsonekin eta gure ingurunearekin dugun konpromisoa gidatzen du, haiei ondare gisa utzi nahi diegun ingurumena, gizartea, ekonomia eta kultura lantzen ari gara eta.

Talentu gaztea sustatzeko gune bat

ULMAk eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) lankidetza estua izan dute beti ingurune industrial jasangarria bultzatzeko erronkarekin bat egin dezaketen profesionalak prestatzeko. Horren adibide da aurten sinatutako lankidetza akordio bikoitza, aliantza indartzen duena eta talentu gazte espezializatua sustatzeko ekimen berriak bultzatzea ahalbidetuko duena.

Bi erakundeon arteko konpromiso berri horrek ULMA Gela sortzea dakar; hau da, eskualdeko etorkizun industrialerako giltzarri diren arlo teknologikoetan ezagutza eta proiektu berritzaileak garatzeko gunea.

Ikasleak enpresara

Espazio hori MGEPren instalazioetan egongo da, eta ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetan lankidetza erraztea izango du helburu. Sortu berri diren bi katedra erabiliko ditu: horietako bat adimen artifizialaren ingurukoa eta bestea fabrikazio industrialeko prozesuetako efizientziari buruzkoa.

ULMAren eta MGEPren arteko harremanaren ondorioz, azken hamarkadan MGEPko 400 ikaslek baino gehiagok garapen profesionalerako espazio bat aurkitu dute ULMA Taldeko kooperatibetan. Gainera, azken lau urteetan, ULMA Taldearen negozioek inbertsio handiak egin dituzte urtero, ikerketa, transferentzia teknologiko eta etengabeko prestakuntza proiektuak finantzatzeko.

Ze eskain dezake ULMAren eredu kooperatiboak?

Ibon Calvo, ULMA Taldeko lehendakaria:

Eredu kooperatiboak ibilbide luzea egin du historian zehar, bai mundu mailan, baita gure bailaran ere. Badirudi mundua eta gizartea orain hasi direla eredu kooperatiboaren onurez eta abantailez jabetzen. Guk, aspalditik, gure bizipenetatik jakin dugu hori.

Pertsonak, gizaki sozialak garen aldetik, kooperatzeko beharra sentitzen dugu, eta eredu kooperatiboak oinarrizko behar hori asebetetzen du.

Helburu horrekin berarekin, gizarte hobeagoa egiteko asmoarekin, ULMAk 60 urte baino gehiago daramatza lanean. 60 urte hauetan gizon eta emakume asko proiektuaren parte izan gara. Egun, ULMA bederatzi negoziok osatzen duten proiektu sozioenpresarial bakarra da, 80 herrialde baino gehiagotan puntako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituena. Baina lehenengo egunetik gaur arte, beti argi eduki dugu pertsonak direla proiektu horren oinarria eta haien bitartez bakarrik garatu daitekeela proiektua.

Guri gertatu zitzaigun moduan, guk ere ondorengo belaunaldiei ULMA proiektuan partaide izateko aukera eskaintzen diegu, bakoitzaren garapen pertsonal eta profesionaletik abiatuta, gure inguruan gizarte justuago eta bidezkoagoa eraikitzen jarraitzeko. Horrek mugitzen gaitu, eta, azken 60 urteetan bezala, tinko jarraituko dugu lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak