Eguena da azken eguna Mundukideren lasterketa solidarioan izena emateko

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko urr. 15a, 08:29

Lasterketaren aurkezpenean.

Urriaren 20an izango da Mundukideren lasterketa solidarioa. Familian lagunekin edo lankideekin batera egiteko moduko lasterketa izango da, Urkulun, eta eguena, hilak 17, da azken eguna izena online emateko.

Eman pausoa leloarekin dator bederatzigarren urtez antolatu duten Mundukideren lasterketa solidarioa; hilaren 20an egingo dute, Urkulun. Hiru ordu dituzte jasota egitaruan: 2005-2017 urte bitartean jaiotako haur eta gazteen lasterketak hasiko dituzte 10:00etan, urtegiari bira emateko ibilaldia hasiko da ordu erdi geroago eta 11:00etan, kooperatiben arteko lasterketa hasiko dute.

Harreman dendako postuan kafea, txokolatea eta bizkotxoak eskainiko dituzte eta UDA kirol elkarteko tabernariek Aretxabaletako paellagileekin batera edari eta pintxoak salduko dituzte. Musika ere egongo da, AZ Gaubelako Ibai Zangituren eskutik.

Urriaren 20an egingo da Mundukideren aurtengo lasterketa solidarioa eta hilaren 17a aurretik eman behar da hemen sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak