Pozik agertu dira Antzuolako ur zikinak ibaira zuzenean bota beharrean kolektorearen bitartez Mekolaldeko ur-araztegira eramango dituztelako han tratatuak izateko, eta halaber, bi herrien arteko bidegorri zatia ere egingo delako. "Bergara eta Antzuolako biztanleok beharrezkoak ditugun azpiegitura hauek hiru erakundeen artean hitzartu dira eta Ura Agentzia izango da obraren lizitazioa eta obraren zuzendaritzaren arduraduna. Guztira, ia hiru milioi euroko aurrekontua izango dute eta abian da prozedura".
Bi herrien arteko bidegorria erabat bukatzea da orain EAJkoen eskaera: "Hiru erakundeak udalekin informazioa partekatuz aritu dira lanean eta hemendik aurrera, bidegorriari dagokionez, Bergarako udalak lehen bai lehen egin beharko du Urteaga kaleko bidegorriaren proiektua, honela, erabiltzaileek ibilbide osoa egin dezaten Bergaratik Antzuolara eta Antzuolatik Bergarara. Horregatik, Bergarako EH Bilduren gobernuari eskatuko diote ekin diezaiola lehenbailehen proiektu horri".