Eman zure botoa 20. Udako Argazkien Lehiaketan

Goiena 2024ko ira. 27a, 07:47

433 argazki jaso dira Goienaren 20. Udako Argazkien Lehiaketan; epaimahaiak ez du lan makala izango saridunak aukeratzeko, eta publikoak ere bere gustukoena aukeratu ahalko du. Zein argazki gustatu zaizu gehien? Eman botoa Goiena.eus-en irailaren 27tik urriaren 2ra bitartean.

Herriz herri banatu ditugu argazkiak hobeto ikusteko, eta guztira, 433 irudi jaso dira.

Bost sari banatuko dira lehiaketan parte hartu dutenen artean. Epaimahaiak horietatik lau nori eman aukeratuko du, eta bosgarrena herritarrek hautatuko dute beren botoarekin, irailaren 27tik urriaren 2ra. Pertsona bakoitzeko boto bakarra hartuko da kontuan. Irabazleen izena urriaren 4an emango da jakitera Goiena.eus-en eta Goiena Aldizkarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak