Aramaioarren udako argazkiak

Goiena 2024ko uzt. 26a, 12:27

Zein txoko bisitatu dituzte aramaioarrak uda sasoian? Irailaren 23ra arte egongo da martxan Goienak antolatutako 20. Udako Argazkien Lehiaketa. Sari bikainak irabazteko aukera dago!

Bidali zure argazkiak eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • 1. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, opari-kutxa bi lagunendako landetxe batean gaua eta gosaria.
  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
  • 3. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05s.
  • Gazte Saria (16-18 urte): Intersport-Loramendiren eskutik mendirako McKinley saria: motxila + bastoiak + kantinplora. 

Gainera, Publikoaren Saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Irudiak bidaltzeko

Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 19tik irailaren 23ra arte –biak barne–. 

Animatu eta parte hartu argazki lehiaketaren 20. aldian!

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak