Domekan Zaragozan jokatu zen plater-tiraketako Europako Txapelketa Trap 5 modalitatean, eta Arrasateko Unai Axpe izan zen garailea. 125 plateretatik 122 bota zituen, eta finalean, 25etik 23. "Ondo atera zen, eta pozik", adierazi du plater-tiratzaileak. Abuztu hasieran, bestalde, Munduko txapeldun atera zen Valladoliden.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.