Trap 5 modalitatean jokatu zuen Aramaioko Kurtzeta Gain plater-tiroketa klubeko jokalariak –150 plateri tiro egin behar izan zion– , eta ia tiro guztiak asmatu zituen. El Rebollar eremuko aurreneko jaurtialdian 125etik 124 asmatu zituen, eta finalean, 25etik 24. Hala, munduko txapeldun izatea lortu zuen.