Antolatzaileek azaldu dute bidaiaren helburu nagusia dela partenalismotik aldendutako ikuspegi batetik Senegaleko bizimodua eta baloreak ezagutzea, bertakoekin elkartruke positiboak sustatuz. Helburua lortzeko, hainbat ekintzak antolatu ditu elkarteak, hala nola, herrira bisitak, txalupa eta zaldi irteerak, borroka senegaldar txapelketa, emakumeen kooperatibara bisita...
Afrikarekiko eta migrazio fenomenoarekiko topikoez hausnartzeko aukera ere izan dute zine forumetan nahiz hango gazteekin ideiak trukatuz: BertakoTeranga filosofiari eutsiz, herritarrak esku zabalik jaso dituzte: "Taldekideak ere Senegalen bezala familian bizitzeko aukera izaten ari dira, elkarrekin. Bazkalordua ere era tradizionalean egiteko aukera dute, plater handia lurrean eserita partekatuz. Talde giroa ezin hobea da, eta bihotza beteta egingo dute buelta".
Urtarriletik saretzen
Antolatzaileek adierazi dute programako parte-hartzaileak urtarriletik ari direla elkarteko dinamikan parte hartzen eta elkar ezagutzen, eta askotariko ekintzak egin dituzte elkarrekin: salmenta puntua jarri, Bizipoza jaian parte hartu, moda desfilea egin...