Itziar Agirre izango da Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatu berria

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abu. 20a, 12:30

Itziar Agirre. (Argazkia: Eusko Jaurlaritza).

Orain arte Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuorde izan den Itziar Agirrek (Urretxu, 1975) hartuko du sailaren gidaritza, Jokin Peronaren heriotzaren ostean. Agirreren izendapena bihar sartuko da indarrean.

Gipuzkoako Aldundiak ohar batean jakinarazi duenez, Itziar Agirre sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona diputatu gisa. 2023tik Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan jardun du Agirrek; lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa. Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen 2007 eta 2013 artean. Zuzenbidean lizentziaduna da eta euskadiko Zuzenbide Autonomikoan espezializazio-diploma ere badu, besteak beste.

Horrela, Agirrek Ogasun eta Finantza diputatu kargua hartuko du Jokin Peronaren heriotzaren ostean. Jokin Perona abuztuaren 7an hil zen auto batek harrapatuta, Zamorako herri batean bizikletan zihoala.

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi du Agirre Foru Gobernuan sartzeak erakundeari aukera ematen diola zergen eta finantzen arloan "irmotasun osoz" lan egiten jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak