Gaueko 21:15ak aldera gertatu zen ezbeharra, Perona eta haren 10 urteko semea bizikletan zihoazela auto batek harrapatu zituenean. Semea onik dago. Gertatutakoa ikertzen ari da Guardia Zibila.
Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak doluminak eman dizkio Jokin Perona Ogasun eta Finantza diputatuaren familiari foru gobernu osoaren izenean, eta zera adierazi du: "Egunero bere onena ematen zuen zerbitzari publiko handi bat zen, beti ere energiaz, positibotasunez eta indarrez. Galera handia da Euskadi osoarentzat". Diputatu nagusiak hurrengoa esaten amaitu du: "Ezin gara eskertuago egon profesional bikain eta pertsona ezin hobe honekin elkar hartuta lanegiteko aukera izan dugulako".
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakari Xabier Ezeizabarrenak ere bere atsekabea adierazi du: "Gizon prestua eta agintari prestatua izan dugu urte hauetan. Serio hartzen zuen bere lana Jokinek eta gogotik lan egiten zuen. Gipuzkoako Foru Aldundian eta Batzar Nagusietan hutsune handia geratu zaigu, Foru Ogasuneko zuzendari eta gero diputatu gisa Jokinek erakutsi zuen jarrera eta lan politiko sendoagatik.".