Maiatzean eskatu zion Arena Power Solar enpresak Eusko Jaurlaritzari aldez aurreko administrazio-baimena Bergara, Elgeta eta Eibar artean sei aerosorgailu eraikitzeko. Hiru hilabeteren ostean iritsi da enpresa espainiarrak aurkeztutako aurreproiektuaren hautaketaren ebazpena, eta orain, sei hilabeteko epea izango du dokumentazio guztia aurkeztu eta baimena izapidatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak jakinarazi duenez, uztailaren 23an amaitu zen gainontzeko enpresek Arena Power Solarrek planteatutako kokalekuan proposamenak aurkezteko epea. Alabaina, ez zen bestelako eskaerarik jaso, eta beraz, enpresa espainiarraren proposamenak jarraitzen du aurrera.