Dagoeneko 100 Goienakidek jaso dute sariren bat 2024an

Goiena 2024ko uzt. 24a, 16:17

Realaren partiduak Reale Arena futbol zelaiko premium gunetik ikusteko zozketak, teknologia gailuak, jaki-otarreak, ikuskizunetarako sarrerak eta askoz gehiago dira Goienakideen artean astero-astero zozketatzen diren sari bikainak. Eta 2024an, dagoeneko, 100 lagunek jaso dute horietako sariren bat. Zorionak!

Asko dira Goienakide norbanakoek dituzten abantailak: Puntua aldizkaria astero etxean jasotzea, Goienako argazki galeriak eta bideoak kalitate altuenean deskargatzeko aukera, deskontuak Debagoieneko komertzioetan, onura fiskalak errenta aitorpenean, eta nola ez, asteroko zozketak.

Eta zuk zozketetan parte hartu nahi duzu?

Egin zaitez Goienakide orain, eta urte amaierara arte 30 euro besterik ez dituzu ordaindu beharko. Informazio guztia hemen edo deitu 943 25 05 05 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak