Lemak taldeak ekainean kaleratuko duen diskoaren aurrerapen-abestia zabaldu du

Mirari Altube Arrese 2024ko mai. 31a, 12:04

Bergara eta Antzuola artean kokatutako Lemak taldeak Bizi zauri bizi, bi lore txiki, bi harribitxi izeneko lana kaleratuko du ekainaren 7an. Aurretik, gaur bertan, Neu naizen abestia zabaldu du plataforma guztietan –orain arte entzungai jarri duten hirugarrena–.

Pop-rock doinuak lantzen dituen hirukoteak –Biken Larrañaga, Beñat Larrañaga eta Antxon Arregi– Zestoako Gaztain estudioetan grabatu du bigarren diskoa, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean.

Sei kantuz osatu dute diskoa eta kantu bakoitzak "barneko min ezberdinak" islatzen dituela eman dute jakitera taldekideek. Hona hemen kanta horien izenak: Ez espero ezer; Neu naizen; Itxoiten; Itzalari lotua; Izar baten bila; eta Dei bat.

Apirilean Itxoiten abestiaren bideoklipa zabaldu zuten; maiatzean, Itzalari lotuta jarri zuten entzungai eta orain Neu naizen kantua dator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak