Green Capital Power enpresak –Capital Energy multinazionalaren parte da, eta Trekutz parke eolikoaren (Antzuola) proiektua ere eskuartean du– lau haize errotako parke eoliko bat eraikitzeko asmoa du Aramaion, Eskoriatzan, Leintz Gatzagan eta Legution (Araba), aurretiazko baimen administratiboaren eskaera publiko egin baitu gaur EAEko aldizkari ofizialean. Lau haize errota horiek hogei megawatteko potentzia izango lukete guztira, eta Jarindo mendiaren inguruan instalatzea da asmoa; hain justu, izen bera jarri diote proiektuari ere. Hala, orain, konpetentziako enpresek hogei eguneko epea dute proiektua egiteko hautagaitzat aurkez daitezen.
Ez da, ordea, inguru horietan eraiki nahi den parke eoliko bakarra, Statkraft enpresa norvegiarrak ere Eskoriatza eta Aramaio artean eraikitzeko asmoa baitu Itsaraz parke eolikoa.