Garrantzirik gabeko porrotak ez die ospakizuna galaraziko

Hasier Larrea 2024ko mai. 25a, 19:27

Mondragon Unibertsitateak LF2ra igotzeko etxeko lanak eginak zituen bezperan, eta, hortaz, gaurkoan CB Al-Qazeres B taldearen aurka 46-57 galdu izana anekdota hutsean geratu da. Granadako egonaldia borobilduko dute, afariarekin hasita, datozen orduetan. Zorionak Ointxe!

Partiduaren balorazioa egin Iñaki Ogaran Arri entrenatzaileak neurketa bukatu eta berehala: Azken partidu hau fisikoki gogorrena izan da, kosta zaigu neurria hartzea, atzoko lehiaren ostean hankak oso nekatuta genituen eta. Azken momentura arte saiatu gara, nesken esfortzua galanta izan da. Egia da garaipenarekin bukatu gura genuela fasea eta denboraldia, baina Cacereskoak gu baino hobeak izan dira gaur".

Sari potoloa, baina, marea moreak eraman du, datorren urtean Espainia mailako hirugarren kategoria garrantzitsuenean, LF 2 mailan, jokatuko duelako: "Bi partidu oso-oso onak eginda, denboraldi osoan lan ikaragarria eginda, zoriontzea besterik ez daukat; taldeari, klubari, gurasoei... Honaino heltzen zarenean konturatzen zara uste duzuna baino jende gehiago dagoela babesa ematen. Talde honen ordezkari izatea gauza handia da, haur eta gaztetxoentzat erreferenteak gara, bai bailaran eta bai Euskal Herrian. Bide honetatik jarraitu behar dugu", esan du Ogaranek, pozik.

(Argazkiak: Angel Ayastuy)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak