Arratsaldeko azken partiduan Al-Qazeres Extremadura taldeak 45-56 irabazi dio Granada Mas Baloncestori eta emaitza horren berri izan dutenean Ointxe!ko ordezkariek bazekiten helburua aurreikusi baino lehenago lortu dutela. Hala, biharko partidura dena ematera kantxaratuko dira Arri-ren neskak, baina gaur dagoeneko hasi dituzte ospakizunak. Ez dira asko luzatuko, bihar igoera fasea behar den moduan borobildu nahi dutelako, eta ondoren bai, ospatu beharrekoak bihar ospatuko dituzte Granadara joan direnak elkarrekin afaltzen.