MENDI IRTEERA GIDATUA: GR-289 Hartzaren urratsa Bergara-Elgeta
GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea ezagutzeko Bergara-Arrasate etapa bi zatitan banatu dugu. Lehen zatia: Bergaran hasiko da, Santa Marina elizaren aparkaleku ondoan. Aldapan gora Goiauzora joko dugu eta Angiozarko Partaitia auzuneko baserrietatik pasatu gara Elgetako Asentzio ermitaraino. Hemendik, SL-Gi 39 Intxortako atea ibilbidea jarraituz Elgeta herrira joango gara.
Ibilbibidea egiteko zuzenean Santa Marinako aparkalekura joan daiteke edo Elgetan, antolakuntzak jarri duen autobusa hartu.
GR – 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidearen Bergara-Arrasate etaparen informazio gehiago: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/gr-289-hartzaren-urratsa-bergara-arrasate/
Ordua: 10:00 Bergaran, Oxirondoko aparkalekuan. (Autobusa 9:45etan aterako da Elgetatik)
Irteera puntua: Elgetako rotondan autobusa hartuko dutenentzat, 9:45etan Elgetan hemen: autobus irteera. Bergarako Oxirondoko aparkalekutik aterako da: 10:00etan.
Iraupena: 3 ordu inguru
Zailtasuna: ertaina
Eman izena:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.