EAJk eta EH Bilduk 26-28 eserleku lortuko lituzkete, EITBren galdeketaren arabera

Julen Murua Mesonero 2024ko api. 21a, 20:30

Gizaker etxeak EITBrentzat egindako inkesten arabera, EAJk eta EH Bilduk 26-28 eserleku lortuko lituzkete, PSE-EEk 10-12, PPk 7, Elkarrekin Podemosek 1-2 eta Sumarrek 0 edo 2; Voxek ez luke eserlekurik lortuko.

EITBk egindako galdeketen arabera EAJk aurreko hauteskundeetan baino 3-5 eserleku gutxiago lortuko lituzke. EH Bilduk, berriz, gora egingo luke eserlekuetan; 26-28 lortuko lituzke, 2020an baino 5-7 gehiago gehiago. Beraz, berdinketa teknikoa egongo litzateke bi alderdien artean eta, botoen portzentajeetan egongo litzateke aldea; alderdi jeltzaleak botoen %35,7-a lortuko luke eta koalizio abertzaleak, berriz, %32,9-a. PSE-EE eta PP ere indartu egin daiteke aurtengo hauteskundeen ostean; sozialistek 10-12 legebiltzarkide izango lukete eta alderdi popularrak 7 eserleku eskuratuko lituzke.

Elkarrekin Podemosek eserleku 1 edo 2 izango lituzke eta Sumarrek 0 edo 2 ordezkari izan ditzake. Vox alderdi ultraeskuindarrari dagokionez, ez luke ordezkaritzarik izango Legebiltzarrean.

Gipuzkoan, EH Bildu nagusi

EH Bilduk 11 eserleku eskuratuko lituzke Gipuzkoan eta indar bozkatuena izango litzateke eta EAJk, berriz, galdu egingo luke haren nagusitasuna, 10etik 8 edo 9 eserlekura igaroko litzatekelako. Hirugarren indarra PSE-EE izango litzateke hiru edo lau legebiltzarkiderekin, eta laugarrena alderdi popularra eserleku bakarrarekin. Litekeena da Sumarrek ordezkari bat izatea Gipuzkoan.

EAJ nagusi izango litzateke Bizkaian; Gipuzkoan eta Araban, berriz, EH Bildu. Argazkia: EITB

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak