'TKV-n lan istripu gehiagorik ez!' lelopean egin dute elkarretaratzea

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko martxoaren 15a

'TKV-n lan istripu gehiagorik ez!' lelopean egin dute elkarretaratzea.

LAB eta ELA sindikatuek deituta egin dute eguerdian elkarretaratzea Markuleteko poligonoan, martxoaren 13an Eskoriatzako Fagor Ederlan lantokiaren kanpoaldean izandako lan istripua salatzeko. Orixol Garraioak (TKV taldea) enpresako 25 urteko langile bat zauritu zen orduan kamioiko karga gainera erorita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak