Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, askotarikoak izango dira instituzioek eta mugimenduek kalera aterako dituzten aldarriak. Elkarretaratzeez eta mobilizazioez aparte, askotariko ekintzak antolatu dituzte Debagoieneko herrietan.
Zuetaz harro kanpainaren lelopean aldarrikatuko dute aurtengo Emakumeen Nazioarteko Eguna Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Emakundek, hiru foru aldundiek eta Eudel osatzen duten udalek. Azaldu dute hiru mezu nagusi dituela oinarrian kanpainak: alde batetik, belaunaldien arteko harremanaren garrantzia; beste alde batetik, berdintasunaren aurrerapenean emakumeen ahalduntzeak duen funtsezko papera; eta, azkenik, adineko emakumeen balorazioa.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak, berriz, A30eko greba orokorreko aldarrikapen eta eskaerei eutsiko die eta zaintza sistema publiko eta komunitario baten aldeko aldarrikapenak egingo ditu, Gure bizitzekin negoziorik ez! lelopean. Mugimendu feministaren xede nagusia da emakumeen "lan indarra esplotatzen duen sistema heteropatriarkalari aurre egitea", zenbait esparrutan: "Etxean, enpleguan eta baita dohainik eta aitortu gabe egiten ditugun zaintza lanetan ere. Horrek zuzenean kondenatzen gaitu prekarietatera eta etengabeko zapalkuntzan bizitzera". Adierazi dute "ezinbestekoa" dela "dimentsio ezberdinetan egongo diren agenteak aktibatzea eta mugimendu feministetatik eta herri mugimenduetatik erantzun artikulatu bat eratzea".
Itaiak, aldiz, mobilizatzeko dei egin du, "emakume langileen zapalkuntza amaitzeko oinarriak jarriko dituen gizarte sozialista eraikitzeko bidean". Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean hartuko dituzte kaleak; ibarrean, Bergaran egingo dute manifestazioa. Ikasle Abertzaleek ia 60 eskolatan egingo ditu elkarretaratzeak "erasorik gabeko heziguneen alde".
Egitaraua
Martxoak 8
Arrasate
- Kontzentrazioa Neska* Gazteek eta Ikamak deituta. Herriko Plazan, 12:00etan.
- Tea hartzeko gonbidapena. Emakume sahararrek antolatuta. Seber Altube plazan, 17:30ean.
- Emakume sahararren borroka hitzaldia. Emakume sahararren borroka hitzaldia izango da entzungai. Seber Altube plazan, 18:00etan.
- Manifestazioa. Arrasateko Mugimendu Feministak deituta. Seber Altube plazan hasita, 19:00etan.
Bergara
- Manifestazioa. Itaiak deituta manifestazioa egingo da, Emakume langileok borrokara! izenburupean. Epaitegitik abiatuta, 18:30ean.
- Manifestazioa eta performancea. Martxanterek deituta. San Martin plazan, 19:00etan.
Oñati
- Elkarretaratzea. Gazteen elkarretaratzea egingo da. Herriko plazan, 11:00etan.
- Tailerra. Gazteendako tailerra egingo da gaztetxean. Antixena gaztetxean, 12:00etan.
- Elkarretaratzea. Olakua auzoko pentsiodunek deituta. Ondoren, luntxa egongo da Lagun Leku elkartean. Olakua auzoan, 12:00etan.
- Manifestazioa. Ondoren, kontzertu akustikoa. Herriko plazatik hasita, 19:00etan.
Aretxabaleta
Aretxabaletako Mugimendu Feministaren egitaraua
- Elkarretaratzea. Herriko Plazan, 12:00etan.
- Mural margotzea. Herriko Plazan, 17:00etan.
- Bizikleta martxa aldarrikatzailea. Kaleetan zehar, 18:00etan.
- Mobilizazioa. Herriko Plazan hasita, 18:30ean.
- Neska* Gazteon kalejira. Kaleetan zehar, 22:30ean.
Eskoriatza
- Manifestazioa. Manifestazioa antolatu dute M8a dela eta. Herriko plazan, 18:30ean.
Antzuola
- Elkarretaratzea. Andramanuelek eta Antzuolako Udalak antolatuta. Ondoren, Nahia eta Ainhoaren kontzertua. Zurrategi plazan, 19:00etan.
Elgeta
- Elkarretaratzea. M8aren harira, elkarretaratzea egingo da. Herriko plazan, 19:30ean.
Aramaio
- Ipuin-kontalaria. Ederra naizela diote ipuina izango da entzungai. 4 urtetik gorakoendako. Kultur etxean, 18:30ean
Emakumeok* lurraren defentsan
- Kalejira. Kultur etxean hasita, 19:00etan.
- Ekitaldia: aldarrikapenak, dantza eta kantua. Herriko plazan, 19:15ean.
- Kalejira. Herriko plazan hasita, 20:00etan.
- Afaria. Añai tabernan, 21:30ean.
Leintz Gatzaga
- Debagoienean deitutako martxekin bat egingo dute.
Martxoak 9
Arrasate
- Azoka. Emakume artisauen eta ekoizleen azoka. Seber Altube plazan, 10:00etan.
- Antzerkia. Kalean uso etxean otso antzezlana. Haur eta gazteendako antzerkia, Patata Tropikala antzerki taldearen eskutik. Seber Altube plazan, 12:30ean.
Bergara
Oñeztua Bergarako Neska* Gaztiak
- Taldearen aurkezpena Irizar jauregian, 11:30ean.
- Bazkaria. Tiketak Arrano tabernan. Prezioa: 6 euro. 14:30ean.
- Bazkalosteko jolasak. 16:00etan.
- Karropoteo feminista. Kaleetan zehar, 19:00etan.
- Ki.imak taldearen kontzertua. Arrano tabernan, 22:30ean.
- DJ Kalimounstro. Arrano tabernan, 00:00etan.
Aretxabaleta
- Frontenis Txapelketa X. Emakumeen Frontenis txapelketa. Iturrigorri pilotalekuan, 08:00etan hasita.
Leintz Gatzaga
- Zapi banaketa. Herriko Plazan, 13:00etan.
- Emakume taldearen argazkia. Herriko Plazan, 13:15ean.
- Poteoa. Herrian, 13:15ean.
- Bakaria eta ondoren dantza eta erratz banaketa. Gure Ametsa jatetxean, 14:15ean.
Martxoak 10
Aretxabaleta
- Frontenisa X. Emakumeen Frontenis txapelketa. Iturrigorri pilotalekuan, 10:30ean hasita.
Aretxabaleta-Eskoriatza
Areskoren VI. Martxa
- Oinezko martxa. Aretxabaletatik Eskoriatzara, 12:00etan.
- Zozketak eta tortilla-pintxoak. Eskoriatzako plazan, 12:30ean.
- Zuk ekarri zuk jan bazkaria eta ondoren dantzaldia. Herriko plazan, 14:30ean.
Oñati
- Azoka. Emakume artisauen azoka. Berdura plazan, 10:30ean.
- Kontzertua. Hots abesbatza: Emakumeek idatzia 2024 San Martin egoitzan, 18:00etan.
Aramaio
- Dokumental aurkezpena. Arnasa betean-emakume zinemagileak dokumentalaren aurkezpena Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufiak. Kultur etxean, 18:00etan.
Martxoak 12
Aretxabaleta
- Bakarrizketa. Beatriz Egizabalen Magma mia bakarrizketa. Kultur etxean, 18:00etan.
Aramaio
- Hitzaldia. Miren Artetxeren Hizkuntza ideologiak: hizkuntza praktiken eta botere harremanen arteko erlazioak hitzaldia. Zaraia aretoan, 19:00etan.
Martxoak 13
Arrasate
- Liburu aurkezpena. Miren Arangurenen Ez dadin bizitza eten liburuaren aurkezpena. Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.
Martxoak 14
Aretxabaleta
Dokumentala eta solasaldia. Punkaren beste aldea dokumentala eta solasaldia. Zaraia aretoan, 19:00etan.