Gaurko hitzaldian, Tecnaliak D2030endako egin duen azterketaren emaitzak azalduko dituzte alde batetik. Izan ere, Tecnaliak Debagoieneko egoera energetikoaren diagnostikoa egin du eta baita ahalmenaren estimazio bat ere. Alegia, biomasatik eta Debagoieneko teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzetik zein energia eskari hornitzera iritsiko litzatekeen.
Ixotzen energia-komunitateak, bestalde, proiektuaren nondik norakoak, gaur egungo egoera eta martxan duen bazkidetza kanpainaren berri emango du.
Gainerako herrietan ere errepikatuko da eredu. Alegia, D2030ek, dagokion herriko energia-komunitatearekin eta udalarekin batera egingo du hitzaldia. Hona hemen zehaztutako datak.
Herria |
Data |
Ordua |
Lekua |
Antolatzaileak |
Elgeta |
Martxoak 6 |
18:30 |
Udaletxeko pleno aretoa |
Elgetako Udala, Itxotzen eta D2030 |
Antzuola |
Martxoak 11 |
18:00 |
Olaran Etxeko beheko aretoa |
Antzuolako Udala, D2030 |
Gatzaga |
Martxoak 14 |
18:00 |
Ludoteka |
Gatzagako Udala, Ekiola eta D2030 |
Eskoriatza |
Martxoak 18 |
18:00 |
Ibarraundi Museoa |
Eskoriatzako Udala, Ekiola eta D2030 |
Arrasate |
Apirilak 10 |
18:30 |
Kulturateko Jokin Zaitegi gela |
Arrasateko Udala, Ekiola, eta D2030 |