EH Bilduren zerrendaburua Gipuzkoan Nerea Kortajarena Ibañez izango da, Araban Pello Otxandiano Kanpo–lehendakarigaia ere bada–, eta Bizkaian Ima Garrastatxu Urbaneja.
Gipuzkoan bosgarren hautagaia da Lore Martinez Axpe –Aretxabaleta, 1971–. Informatika ingeniaria ofizioz, 2020tik hona legebiltzarkide izan da, eta 2011tik 2015ra Gipuzkoako Aldundian Informazio Gizartearen zuzendaria izan zen.
Zazpigarrena doa zerrendan, berriz, Rebeka Ubera Aranzeta –Elgeta, 1972–. Heziketa Fisikoan eta Haur Hezkuntzan diplomatua eta psikomotrizista da. 2012tik hona legebiltzarkide lanetan jardun du, eta 2014tik 2017ra Aralar alderdi politikoan koordinatzailea izan zen.