Olentzero eta Mari Domingi Debagoieneko herri guztietara iritsiko dira

Mirari Altube Arrese 2023ko abe. 24a, 07:30

Elgetako ume bat Mari Domingi eta Olentzerorekin berriketan, atzo iluntzean.

Ohi legez, Elgetatik hasi zuten Olentzerok eta Mari Domingik Debagoieneko bira atzo iluntzean eta gaur, abenduak 24, gainerako herrietatik pasatuko dira. Umeak horien zain daude gutunak eta muxuak emateko, eta Gabon kantuak abestuta egingo diete harrera txoko askotan.

Hona hemen Debagoienean egingo duten bira:

Arrasate
  • 11:20 Txoronpiak, Txoronpiok eta Basajaunek Olentzeroren gutunak jasoko dituzte:
    • 11:20 Munar, Uribe Auzoa, San Andres, Aprendices Plaza, Zigarrola eta Santa Teresa auzoetan.
    • 13:30 Herriko Plazan; eguraldi txarra eginez gero, Kulturolan.  
  • 18:00 Monterron parketik iritsiko dira eta kalejira egingo du, umeen gozamenerako. 19:00etan agurtuko da, Herriko Plazan.
Bergara:
  • 08:45 Angiozar bailara zeharkatuko dute Olentzerok eta Mari Domingik kantuan.
  • 12:30 Ongietorria egingo diete neska-mutikoek, San Martin plazan.
  • 18:00 Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte udaletxearen atarian.
  • 19:00 Umeekin elkartuko dira San Martin plazan.
Oñati
  • 11:30 Gabon kanten kalejira ikastolako musikariekin ikastolako patiotik hasita eta ondoren, 12:30ean, salda banatuko du plazan Txantxiku Ikastolako guraso kontseiluak. 
  • 12:30 Olentzerok eta Mari Domingik Otadui zuhaiztian hasiko dute kalejira, eta Foruen plazan bukatuko. Hantxe egongo dira gero umeei harrera egiten. Parte hartuko dute Jose de Azpiazu Musika Eskolak, Oñati Abesbatzak, Aitzondo kuadrillak eta Algaraz Elkarteak.
  • 19:00 Gabon kantak eskainiko ditu musika bandak Foruen plazan.
Aretxabaleta:
  • 08:30 Lekaixoka bertso eskolak eta Ixotu euskara taldeak deituta koplak abestera joango dira auzorik auzo. Aretxabaleta okindegian elkartuko dira (08:30) eta Urkulu aldera abiatu, trikiti eta pandero doinuek lagun eginda. Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera eta baserritar jantzita joateko eskatu diete.
  • 10:30 Gabon kantuan irtengo dute umeek, txistulariek lagun eginda, Herriko Plazatik eta kalerik kale jardungo dute balkoietatik botako dieten boloaren zain.
  • 12:00 Olentzerok eta Mari Domingik harrera egingo die neska-mutikoei Herriko Plazan eta horien gutunak jasoko dituzte.
  • 18:30 Iluntzean herria zeharkatuko dute goxokiak bota bitartean; kiroldegitik irtengo dira eta Herriko Plazan bukatuko dute ibilbidea.
Eskoriatza
  • 12:00 Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzaileak egongo dira umeen gutunak jasotzen. Bitartean, Gabon kantak abestuko dituzte.
  • 18:00 Apotzaga auzotik iritsiko dira bi pertsonaiak erdigunera. Kalejira egingo dute, Gabon kantak abestuz.
Antzuola
  • 11:00 Gabonetako kalejira ume eta gurasoekin, Pausoka guraso elkartearen eskutik.
  • 18:30 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, San Josetik. Eta herriko plazan gutunak ematea. 
Aramaio
  • 18:00 Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria egingo diete frontoian, guraso elkarteak antolatuta.
Elgeta
  • 11:00 Gabon eskea egiteko talde bat kantuan irtengo da Herri Eskolatik Maala guraso elkarteak antolatuta. Ostean, salda eta txorizo-pintxoak banatuko dituzte plazan.
Leintz Gatzaga
  • 09:00 Mari Domingi eta Olentzero herriko haurrekin batera baserriz baserri joango dira 2024ko egutegiak banatzera. Kantuan ere egingo dute.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak