Adolfo Jainagaren trikitixa eskolako lagunekin batera kalejiran egin dute plazarainoko bidea. Neska-mutiko ugari izan dituzte lagun atzetik. Behin plazan, guraso elkarteak udaletxeko arkupean prestatutako gunean kokatu dira Olentzero eta Mari Domingi.
Ilaran luzea egin da bi pertsonaiekin egoteko, eta askotariko galderak egin dizkiete elgetarrei. Trukean gutunak eta patxoak jaso dituzte. Gozokiak ere banatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.
Gaurko bisitarekin gustura itzuli dira Intxortara biak. Gabonekin gozatzeko eta zintzoak izaten jarraitzeko esan diete Elgetako neska-mutikoei. Bihar izango dira Debagoieneko gainerako herrietan.
Gabon eskea bihar Elgetan
Bihar goizerako egin dute Gabonetako hurrengo hitzordua elgetarrek. Maala guraso elkarteak antolatuta, Gabon eskean irteteko gonbidapena eginda dago herritar guztiei. Taldea 11:00etan irtengo da eskolatik.