2023/12/18 10:00

Hitzaldiak

Mariano Ferrer: kazetaritza eta konpromisoa

Mariano Ferrer: kazetaritza eta konpromisoa
Kulturate, Arrasate

ELIXABETE GARMENDIA eta ESTHER FERRER.

MARIANO FERRER (Donostia, 1939-2019) ezinbesteko erreferente gisa geratu da Euskal Herriko kazetaritzaren historian. 1971tik aurrera Donostiako Herri Irratian jardun zuen, hasieran Radio Reloj saioarekin, ondoren zinez ezaguna izatera iritsi zen El Kiosko de la Rosi-rekin.

Komunikatzaile aparta izateaz gain, bere ezaugarri behinenak izan ziren pentsamendu askea, edozein botere motarekiko kritikotasuna eta hainbat gizarte ekimenekiko konpromisoa (Elkarri, SOS -Arrazakeria…).

Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo, kazetaritza eta konpromisoa liburuak (Erein, 2023) ez du agortzen Ferrerren ondare aberatsa, baina kokatzen ditu haren kazetaritzaren hainbat lorratz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak