Goya sarietarako izendapena lortu du '20.000 especies de abeja' filmak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 1a, 11:47

Ume trans baten errealitatea da istorioaren oinarria, Sofia Oterok gorpuztua. Familiaren gaineko hausnarketa ere egiten da.

Estibaliz Urresola (Laudio, 1984) zuzendariaren 20.000 especies de abeja filmak datorren urteko Goya sarietarako hamabost izendapen eskuratu ditu. 38.aldia izango du aurten, eta otsailaren 10ean ospatuko dira. Bada, Urresolak zuzendutako filmak jasotako izendapenen artean daude, besteak beste, Film onenaren, Zuzendari onenaren, Zuzendari berri onenaren eta Jatorrizko gidoi onenaren sariak.

Hain justu, Urresolak ekoiztutako lehen film luzea da, zinema-aretoetara arrakastatsu heldu zena. Bost urteko ibilbidea izan du lanak, eta horren berri eman zuen maiatzean Puntua aldizkarian eginiko elkarrizketan. Irakurri hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak