Hori posible da arrazoi hauengatik: "Bezeroen talentuaren eta gure taldearen talentuaren –350 pertsona– eta gure bidaia-kideen –teknologoak eta ikerketa-zentroak, eskolak eta unibertsitateak– arteko batasunari esker. Badakigulako elkarlanean ba- karrik sortzen dugula bidea".
Etorkizun horri forma ematen dio KREANek, "gauzak aldatzen, beste modu batera sortzen". Erronka bakoitzari sormenez eta konpromisoz erantzuten die KREANek, edozein ideia errealitate bihurtuz eta arduraz jokatuz. KREANen ezaugarria da sormena; "ingeniaritza aurreratuenetik, bezeroen erronkak konponbide erreal eta ukigarri bihurtzen ditugu".
"Izan zirelako gara"
MONDRAGON Korporazioko parte den KREAN Kooperatibaren ibilbidea 1975. urte inguruan sortu zen, Euskadiko Kutxaren barruan, Enpresa Dibisioan. Esparru horretan sortu zen LKS 1991n, eta, bost urte geroago, LKS Ingenieria.
"2020an, izena aldatu eta KREAN markarekin ibilbide berri bat hasi genuen, merkatura begira egin dugun eraldaketa sakonaren isla gisa, gure betiko ingeniaritzako eta arkitekturako zerbitzu profesionalei produktu eta zerbitzu berriak gehituta, hala nola eraikuntza eta sustapena, eta horrek balio-proposamen berri batera eraman gaitu", adiera zi dute. Sasoi berrietara egokituz, baina sorrerako izaerari eutsita; izan ere, "izan zirelako gara".
Industria, arkitektura, eraikuntza…
Gaur egun, hainbat sektoretan eta eremu geografikotan garatzen ditu proiektuak KREANek. Honakoak aipa daitezke: industria-eraikin eta instala- zioak, zentro logistikoak, upel- tegiak, merkataritza-guneak, etxebizitzak, nagusientzako egoitzak, eskolak eta unibertsitateak, ekipamenduak, bulego eta ikerketa-eraikinak, hiri-plangintza eta diseinua, klima-aldaketari buruzko aholkularitza, ur eta garraio-azpiegiturak...
Egiten duen lanaren eraginaz jabetuta, KREANen jardueraren ardatz nagusi gisa egituratu da jasangarritasuna. "Ingurumenaren dimentsioa gehitzen diogu garapen sozial eta ekonomikoarekin dugun konpromiso kooperatibistari", diote. Eta zera gehitu: "Gure bezeroekin batera, elkarrekin, egiten dugu aurrera proiektuetan".
Ehun proiektu baino gehia go garatu ditu KREANek, Leed, Breeam edo Well ziurtagiriak lortzeko. Ziurtagiri horiek proiektuak eta eraikinak baloratzen dituzte oso zorrotzak diren kategoria eta irizpide multzo batean oinarrituta. Proiektuek jasangarritasunean eta ongizatean onura handienak jasotzen dituztela egiaztatzen duen aitorpena adierazten dute.
Debagoienetik mundura
KREAN –aurretik, LKS Ingenieria– Arrasaten sortu zen, aurreko mendeko 70eko hamarkadan, eta Debagoienak XX. mendeko azken hamarkadetan eta XXI. mendeko lehenengoetan bizi izan duen garapenaren lekuko eta partaide izan da. "KREANen harro gaude bailarako ehun industrialak eta soziokulturalak izandako hazkundean bidelagun izan garelako, batez ere MON- DRAGON kooperatiba-eremuari dagokionez", diote.
Ingurune honetan argia ikusi duten ekimen eta proiektu publiko zein pribatu askotan lan egin du, "eskualdea gure herrialdean berrikuntzaren eta ekintzailetzaren erreferentzia gisa kokatu duten bezero eta erakundeekin batera bidea eginez".
KREANek enpresa handiak eta txikiak sortzen eta garatzen aritu direnekin lan egin du; hala nola Fagor, Ulma, JMA, Copreci, Mondragon Unibertsitatea, Laboral Kutxa, Arizmendi, Cegasa, Ikerlan, Lazpiur, Soraluce, Lagun Aro, Eroski...
Etxebizitzen eraikuntzan ere parte hartu du inguruan, eta administrazio guztientzat lan egin duela esan daiteke: eskualdeko udalak, Debagoieneko Mankomunitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza: kiroldegiak, musika-eskolak, urbanizazioak, tunelak…
Oinarri eta berme sendo horrek, bere lana garatzera bultzatu du KREAN, hemen eta nazioartean: Euskal Herrian, Espainiako estatuan eta munduko beste leku batzuetan. Hori horrela, Indian, Txinan, Kolon- bian eta Mexikon, besteak beste, proiektu handiak lantzeko aukera eman dio KREANi.
Gizarte erantzukizuna
350 pertsona ari dira KREANen lanean. 2.500 proiektu baino gehiago gauzatu ditu, 10 jarduera-sektoretan baino gehiagotan. Proiektuak garatu eta bere presentzia bermatu du 4 kontinentetako 14 herrialdetan. Datuetatik harago, egiteko moduak eta nortasuna garrantzitsuak dira KREAN Kooperatibarentzat. Izan ere, MONDRAGON Taldeko kide izaki, eta bere izaera kooperatiboari eta erantzukizun sozial korporatiboari erantzunez, KREANen jardueraren emaitzen zati bat Debagoieneko proiektu soziokulturalak eta solidarioak bultzatzera bideratzen da. "Badakigu gizartearen aurrean erantzukizuna dugula, eta, horregatik, gizarte-proiekzioa duten hainbat ekimen babesten ditugu".