Ainara Udaondo: "Errealitatetik gertu ikertu, eta horrek eragina izatea gustatzen zaigu"

Babestutako edukia 2023ko aza. 24a, 07:30

Ainara Udaondo LANKIko zuzendaria.

Mondragon unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzien Fakultatean dihardu lanean, kooperatibismoaren gainean ikertzen eta hezkuntza-ikastaroak ematen

Mondragon Unibertsitateko kooperatibismoaren ikertegia da LANKI, eta Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean dago. Hamabost ikertzaile-irakaslek osatzen dute lantaldea; bertako kide da Ainara Udaondo (Bilbo, 1979). LANKIren aztergaia kooperatibismoa da, eta begirada bikoitz batetik egiten dute lan: ikerketa eta aholkularitzatik, eta hezkuntza eskaintzatik.

Kooperatibismoa duzue aztergai, eta, bereziki, MONDRAGONen es- perientzia kooperatiboa jorratzen du LANKIk. Zein dira "esperientzia" horren berezitasunak?

Kooperatibismoak tokian toki berezitasun ezberdinak hartzen ditu. Euskal Kooperatibismoak baditu bereizgarri propioak, beste mugimendu kooperatibo batzuekiko ezberdin egiten dutenak. Kanpotik begiratuta, hiru ideia azpimarratzen dituzte: aniztasun kooperatiboa, lan elkartuko kooperatiba kopurua, eta interkooperazioaren praktika. Gainera, gure kooperatibak erakunde sustraituak dira, eta gizarte eraldaketarako bokazio argia dute.

"Ikertzen duguna gizartera eta kooperatibetara itzultzeko ardura dugula uste dut"

Garrantzi handia ematen diozue eskaintza formatiboari. Zergatik?

Alde batetik, ikertzen dugun hori gizartera eta erakunde kooperatiboetara bueltatzeko erantzukizuna dugula uste dugu; eta, unibertsitate garen neurrian, hezkuntzaren bidez eta hezkuntza-eskaintza berriak martxan jarriz egin dezakegu. Bestetik, etengabe elikatu behar da kooperatibaren identitatea, norabidea... Gure ustez, erakunde sendoagoak egiteko, hezkuntza eta hausnarketa kooperatibaren palanka ezinbestekoak dira.

Zein programa formatibo dituzue indarrean? Nori zuzenduta?

Sorta zabala dugu; hala nola nazioartera bideratutako master ofizial bat, eta hezkuntza-ikastaro laburragoak. Bi publiko nagusi ditugu: hemen inguruko kooperatibak, eta hemendik kanpoko erakunde kooperatiboak, eragile sozialak edo ikerlariak.

Ikerketa eta aholkularitza dira LAN- KIren beste ezaugarri nagusietako bat. Zein proiektu dituzue esku artean?

Errealitatetik gertu dagoen ikerketa egitea gustatzen zaigu, ondoren, ikertutakoak eragina izan dezan. Gure begirada gure kooperatibismoaren ulermenean eta zailtasunei aurre egiteko aukerak aztertzean dago nagusiki. Azken urteetan, gobernantza kooperatiboaren gaia lantzen ari gara, baita erantzukizunaren gaia eta interkooperazioarena ere.

"Etorkizunerako identitate kooperatiboak eraikitzen jarraitu beharra dago"

Argitalpen ugari kaleratzen ditu LANKIk. Zer gai lantzen dituzue?

Gure kooperatibismoarekin zerikusia duten gaiak izaten dira normalean. Argitalpenen kasuan, bi foku ditugu: zirkuitu akademikoetan argitaratu beharreko artikuluak, eta dibulgaziorako egiten ditugun argitalpenak.

Laster, 23 urte beteko ditu LANKIk. Zein da ibilbide horri buruzko ba- lorazioa?

Talde sendoa dago, eta hari komun bat ere bai LANKI osatzen dugunon artean: kooperatibismoa eta autoeraketa gizartea eta erakundeak organizatzeko praktika interesgarria dela ulertzea. Si- nistu egiten dugu horretan. Urte hauetan guztietan egindako ibilbideak sendotu egiten du gure begirada, eta hezkuntza-eskaintzan ere asko hazi gara azken urteotan.

Etorkizunera begira, zein dira koo- peratibismoaren erronkak? Eta LANKIrenak?

Kooperatibismoan, enpresa estrategia eraginkorrak beharko dira, eta identitate kooperatiboak ere elikatzen jarraitu beharra dago. LANKIren kasuan, gure ikerketak baliagarri izatea, gure kooperatibismoak dituen erronkei aurre egiteko, eta, gure hezkuntza-estrategiarekin, kooperatiba sendoagoak lortzeko erronka dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak