Mikel Izurrategi: "Gai sozialak lantzen ditugu ikuskizunean, lau pasartetan"

Imanol Beloki Unamuno 2023ko urr. 27a, 11:48

Mikel Izurrategi antzezle eskoriatzarra.

Bergaran sortu den Isladak izeneko antzerki proiektuak antzerkirako zaletasuna sortu nahi du herrian. Antzerki munduan sartzeko zailtasunak dituztenekin osatu dute taldea, eta orain arte hiru saio egin dituzte: Arrasaten lehenengoa eta bi emanaldi Bergaran. Oraingoa, laugarrena, urriaren 27an, Eskoriatzan izango da, Zaldibar antzokian, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude bost eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian edo Bibe.me webgunean.

Antzerki taldea Bergarakoa den arren, bi eskoriatzar daude Isladak proiektuan: Maren Bruña eta Mikel Izurrategi; azken honek oholtzak ondo baino hobeto ezagutzen ditu, eta gogoz dago etxeko estreinarako.

Zer da Isladak antzerki soziala?

Esaten dugu ez garela antzerki talde bat; honakoa proiektu bat da. Plataforma bat sortu eta gai sozialak erabiltzeaz batera, antzerki munduan zailtasunak dituztenek parte hartzeko eremua da. Taldean pertsona ezberdinak gaude. Talde bat emakume nagusiena dago, 80 urtetik gorakoena; eta, gero, bi neska gazte, bi gizonezko, Down sindromea duten beste bi, eta zuzendariaz gain, beste hainbat kolaboratzaile ditugu eszenan ere agertzen direnak. Hamabost lagun inguru bagara. Talde oso zabala da.

Nortzuek osatzen duzue?

Taldea oso zabala da, eta pertsona ezberdinak gaude. Talde bat emakume nagusiena dago, 80 urtetik gorakoena, eta, gero, bi neska gazte, bi gizonezko, Down sindromea duten beste bi, eta, zuzendariaz gain, beste hainbat kolaboratzaile ere baditugu eszenan ere agertzen direnak. Hamabost lagun inguru bagara.

Isladak antzerki sozialaren talde argazkia.

Zer eskaintzen duzue?

Emanaldia lau zatitan dago banatuta, mikroteatro moduan, eta musika beti dago presente ikuskizun osoan. Lehenengo partean, erronka bat ezartzen dugu; bigarren zatian, lan harremanak; hirugarrenean, bakardadea lantzen dugu, eta, azkenik, gaur egun bizi dugun garaia irudikatzen dute bi neska gaztek.

Taldea irekia da?

Bai. Guztiok gara amateurrak, eta ikastea da asmoa. Beraz, probatu nahi duenak zabalik ditu ateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak