Azaroaren 4an Bilbora joateko autobusa antolatu dute

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 26a, 17:23

Euskalgintzako kideek manifestaziorako deia egiteko eginiko agerraldia, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eskoriatzan 14:40ean elkartuko dira; Aretxabaletan, 14:50ean eta Arrasaten, 15:00etan. Prezioari dagokionez, langileek hamar euro ordaindu beharko dute eta langabetuek eta ikasleek, bost euro. Urriaren 31 baino lehen eman beharko da izena.

"Euskararen sustapenari eta normalizazioari oztopoak jartzea" helburu duen "oldarraldi politiko-judizialak erantzun sendoa" behar duela azaldu dute antolatzaileek. "Asmo horrekin, azaroaren 4an manifestazio nazionala egingo dute Bilbon, eta Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa-ren eragileok bertaratzeko deia egiten dizuegu hizkuntza aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duzuen denoi".

Izena emateko, honako aukera hauek egongo dira: Eskoriatzan, Inkernu tabernan; Aretxabaletan, Urbaltzen eta Loramendi elkartean eta Arrasaten, AEDn, AEKn eta Irati tabernan.

Bestalde, Oñatitik ere joango da autobusa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak