Autobusa egongo da azaroaren 4ko manifestaziorako

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 26a, 12:33

Euskalgintzako kideek manifestaziorako deia egiteko eginiko agerraldia, duela hilabete, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Datorren azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa egongo da Oñatitik. Arrano eta Eltzia tabernetan eros daitezke txartelak. Azaroaren 2a da horretarako azken eguna.

Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat lelopean azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa egongo da Oñatitik. 15:00etan aterako da postetxetik, eta 20:00etan, bueltakoa, Bilbotik. Arrano eta Eltzia tabernetan daude txartelak salgai: bost euro ikasle eta langabeek, eta hamar besteek. Txartelak erosteko azken eguna azaroaren 2a da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak