600 lagun inguru aritu dira Debagoienean, errekak garbitzen

Miren Arregi Amasorrain 2023ko urr. 21a, 14:53

Eskualde mailako bigarren hitzordua izan da gaur. Debagoieneko bederatzi herrietan batu dira herritarrak errekan batutako zaborra batzeko deialdira. Errekak ezagutzeko, bizitzeko, gozatzeko eta garbitzeko eguna izan da gaurkoa. Deba ibaian aritu dira garbitzen asko eta asko, eta baita haren ibai-adarretan ere.

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean ekimeneko kideek deituta, eskualdeko mailako bigarren erreka garbiketa egin dute goizean. Debagoieneko herri guztiek egin dute deialdia eta guztietan batu da jendea errekatik zikinak jasotzera. Aulkiak, ordenagailuak, hodiak, sokak, plastiko asko eta asko... denetik jaso dute.

Iaz baino zikin gutxiago

Deba Ibaian aritu direnek nabarmendu dute, iaz baino zikin gutxiago aurkitu dutela errekan. Leintz Gatzagan hasi eta Osintxura arteko tartean ibili dira hainbat gune garbitzen eta bai Aretxabaletan eta baita Bergaran ere, zabor gutxiago aurkitu dute gaur. Bi arrazoi nagusi egon daitezke horren atzean haien arabera. Bata, azken urteetan egin diren erreka garbiketek eman dituztela emaitza onak eta, bestea, euri gutxiko urtea izan denez, zikin gutxiago pilatu dela errekan.

Landare inbaditzaileen bila

Bergaran, erreka garbitzeaz gain, landare inbaditzaileak identifikatzen aritu dira parte hartzaileak. Antolatzaileek banatutako fitxa batzuen bitartez, zein landare inbaditzaile eta non aurkitu dituzten zehazten aritu dira.

Erlazionatuak

'Errekak bizi auzolanean' egunaren bigarren aldia, iruditan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 urr 21 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak