Publikoaren saria

Eman zure botoa 19. Udako Argazkien Lehiaketan

Goiena 2023ko ira. 22a, 09:00

Amaitu da Goienaren 19. Udako Argazkien Lehiaketan parte hartzeko epea, eta orain, publikoak bere gustukoena botatzeko aukera izango du. Zein argazki gustatu zaizu gehien? Eman botoa Goiena.eus-en irailaren 22tik 27ra bitartean. 

528 argazki

Herriz herri banatu ditugu argazkiak hobeto ikusteko, eta guztira, 528 irudi jaso dira.

Lau sari banatuko dira lehiaketan parte hartu dutenen artean. Epaimahaiak horietatik hiru nori eman aukeratuko du, eta laugarrena herritarrek hautatuko dute beren botoarekin, irailaren 22tik 27ra. Pertsona bakoitzeko boto bakarra hartuko da kontuan. Irabazleen izena irailaren 29an emango da jakitera Goiena.eus-en eta Goiena Aldizkarian.

EMAN ZURE BOTOA!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak