Antzuolarren udako argazkiak

Goiena 2023ko uzt. 25a, 09:05

Zein txoko bisitatu dituzte antzuolarrek uda sasoian? Irailaren 18a arte egongo da martxan Goienak antolatutako 19. Udako Argazkien Lehiaketa. Sari bikainak irabazteko aukera dago!

Bidali zure argazkiak eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:

  • 1. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, Kantabrian gau bat eta gosaria bi lagunendako.
  • 2. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A14, 128GB eskuko telefonoa.
  • 3. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
  • Publikoaren saria ere izango dugu, Bergarako Ereindajan-en eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Irudiak bidaltzeko

Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 14tik irailaren 18a arte –biak barne–. 

Animatu eta parte hartu argazki lehiaketaren 19. edizioan!

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak