Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, adierazi du "artxibatze honek Aldundiaren, Bidegiren eta kereila honen parte izan diren zuzentasuna" berresten duela. 2015an EH Bildu buru zuen foru gobernua izan zen kereila jarri zuena Arlaban-Eskoriatza zatiko obren likidazioaren gainean.
Mendozak esan du "zuhurtziaz hitz egin" nahi duela, Azpeitiko epaitegiak eginiko artxibatzea "behin-behinekoa delako eta kasuak oraindik ere epaitegietan jarraitzen duelako". Horretaz gain, azpimarratu nahi izan du "argi eta garbi gelditu dela delitua egon zitekeen zantzurik ez dagoela eta kereilarekin batera aurkeztutako dokumentazioan akats deigarriak daudela".
Artxibatzearen gaineko balorazioarekin amaitzeko, Mendozak aldarrikatu du Gipuzkoako erakundeen "funtzionamendu egokia eta zintzoa, eta etengabe izandako konpromisoa".