Amaitzen ari den asteburu luzea ederra izan da Maialen Axpe, Malen Ruiz de Azua eta Andoni Calbano debagoiendarrentzat. Valentziako Torrent hirian Espainiako txapelketa jokatu zen , eta emaitzak ezin hobeak izan ziren kirolari debagoiendarrentzat. Pertika-jauziko podiumean hirutik bi, debagoiendarrak izan ziren; Maialen Axpek hirugarren urrezko domina lortu zuen, 4,37ko marka eginda. Malen Ruiz de Azua bigarren izan zen, zilarrezko domina jantziz, (4,27).
Hirugarren saiakeran lortu zuen 4,37 metroko marka egitea Axpek. Malen Ruiz de Azuak lehen saiakeran 4,12 metro eginda, lehen postuan jarri zen hasieran. Azkenerako, baina, Maialen Axpek, Ruiz de Azuaren marka ondu, eta nagusi izan zen 4,37ko metroko markarekin.
🏆 ¡Maialen Axpe se proclama campeona de España de salto con pértiga!
— Teledeporte (@teledeporte) July 29, 2023
🔥 La deportista vasca ha conseguido saltar hasta el momento 4.37m y ha superado a @Malenruizdeazua#CEAtletismo #AtletismoRTVE
Ya en @teledeporte y https://t.co/9ZjhsyxEue pic.twitter.com/pl3q4IpdYB
Andoni Calbanok ere sekulako balentria egin zuen. Berrehun metroko proban lehiatu zen, eta bigarren gelditu zen. Berrehun metroak egiteko 20,98 segundo behar izan zituen. Lehena izan zen Pol Retamal espainiarra, eta hirugarren Dani Rodriguez.
Orain dela hilabete ezkero, bergararra da Euskal Herriko inoizko gizonik azkarrena 200 metroko distantzian. Bergarakoak 20,77an geratu zuen erlojua Anoetan egindako saioan.
Podio 200 m 🚹 #CEatletismo
— atletismoRFEA (@atletismoRFEA) July 30, 2023
🥇@Polretamal8 20.48
🥈Andoni Calbano 20.98
🥉 @daniel200RS 21.01
ENHORABUENA 👏👏👏
📺 https://t.co/VPW4LUU0vo
📊https://t.co/AdvWNSc7QP pic.twitter.com/TdVD4T18Mj